Irakurle Taldeak eta OiartzunAurreak irakurketa jarraitu digitala antolatu dute

Aintzane Galardiren Hegodun poemak irakurriko dute 

Manuel Lekuona bibliotekako Irakurle Taldeak eta OiartzunAurrea herri ekimenak elkarlanean irakurketa jarraitu digitala antolatu dute. Aintzane Galardi poetaren Hegodun poemak liburua izango da irakurriko dutena eta Galardik berak parte hartuko du saioan.

Irakurketa jarraitu digitalean edonork parte hartu dezake. Horretarako, apirilaren 6a arte oiartzunaurrea@gmail.com helbidera e-maila idatzi beharko da, parte hartu nahi dela adieraziz. Ondoren, irakurri beharreko poema helaraziko zaio irakurle bakoitzari. Irakurtzen ari dela bideo bat grabatu eta apirilaren 12rako bidali beharko dute berriz ere oiartzunaurrea@gmail.com-era.

Guztiak muntatu ondoren, apirilaren 15ean OiartzunAurrearen youtubeko kanalean emango da irakurri jarraitu osoa. 

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

Gehigarriak

Irakurle Taldeak eta OiartzunAurreak irakurketa jarraitu digitala antolatu dute