Oarsoaldea Garapen Agentziak COVID-19aren krisiko diru-laguntzen berri emango du haren webgunean

Oarsoaldeko udalek -Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaia- Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez pertsona, enpresa, autonomo eta ekintzaileei laguntza eskainiko diete, argitaratu diren lehenengo diru-laguntzen berri emanez eta hauen eskaera eginez.

Konfiatza dugu pertsonengan eta haien sendotasunean, eta ziur gaude, gizarte osoaren lankidetzan, egoera honi aurre egitea lortuko dugula. Zentzu horretan, eskualdeko udalek ere egoera hauetan babesa eman nahi dugu, horretarako ditugun ahalmenekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde mailan dispositibo bateratu bat abian jartzen ari da diru-laguntzen berri emateko eta gure eskualdean Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez informazioa, hartu beharreko neurri ekonomikoei buruzko orientazio aktiboa eta horiek eskatzeko laguntza eskainiko da.

Era berean, bakoitzak bere problematika zein den azaltzeko aukera eskaini nahi dugu, bakoitxaren errealitatea erakunde publikoetara helarazten laguntzeko, modu konprometituan.

Kontsultak egiteko, laguntzak eskatzeko eta/edo galderak edo egoerak azaltzeko leihatila bakarra egokitu dugu : covid19laguntzak@oarsoaldea.eus. Ustez, lagungarria izango da.

Haren bidez, mezuei erantzungo da eta harremanetan jarriko gara norbanako, enpresa, autonomo eta ekintzaile bakoitzari irtenbide egokiena ematen alguntzeko.

Horrez gain, www.oarsoaldea.eus-en bidez, argitaratzen diren laguntzeko buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzue. Informazioa eguneratuz doa, neurri ekonomiko berriak argitaratzen diren neurrian. 

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

 

Gehigarriak

Oarsoaldea Garapen Agentziak COVID-19aren krisiko diru-laguntzen berri emango du haren webgunean