Manuel Lekuona bibliotekak mailegu digitala erabiltzera gonbidatu du

Telefonoz edo e-mailez bibliotekarekin harremana izan daiteke

COVID-19arengatik bizitzen ari garen salbuespenezko larrialdi egoerarengatik Manuel Lekuona biblioteka itxita dago aurrez aurreko zerbitzurako. Hala ere, bibliotekako arduradunek gogora ekarri dute mailegu digitalen zerbitzua erabili daitekeela.

E-bookak maileguan hartzeko E-liburutegia zerbitzua erabili daiteke. Bibliotekako bazkideei erabiltzailea eta pasahitzaren datuak eskatuko dizkie mailegua egin ahal izateko.

Filmak on-line ikusteko aukera ere ematen du E-liburutegia zerbitzuak. Horretarako, erabiltzaile eta pasahitzaz gain, helbide elektronikoa aktibatzea beharrezkoa da (bibliotekak egin behar du).

Bibliotekak ohiko mailegu epea ere luzatu du: maiatzaren 4a arte.

Bibliotekarekin harremana, telefonoz edo e-mailez

Mailegu digitalaren eta on-line filmak ikustkeo zerbitzuak erabiltzeko derrigorrezkoa da bibliotekako bazkide izatea. Oraindik ez denak, hala ere, egiteko aukera badu: bazkide eskaera e-mail bidez jaso eta betetzeko aukera ematen du Manuel Lekuona bibliotekak. 

Erabiltzailea eta pasahitza ez dakienak ere horiek jakiteko modua izango du. Izan ere, bibliotekako langileek zerbitzua eskaintzen jarraitzen dute ahal den heinean.

Kontaktutako bideak hauek dira: 

Telefonoa: 943 49 38 64

E-maila: biblioteka@oiartzun.eus/biblioteka2@oiartzun.eus

Zerbitzu hauek oiartzuarren etxeko egonaldia arinagoa egin dezaten lagunduko dutela espero du Manuel Lekuona bibliotekak.

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

Gehigarriak

Manuel Lekuona bibliotekak mailegu digitala erabiltzera gonbidatu du