Oarsoaldea Garapen Agentziak COVID-19aren krisian diru-laguntzak bideratzen lagunduko die pertsona, enpresa eta ekintzaileei

Leihatila bakarra egokitu du horretarako: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko, Oarsoaldea Garapen Agentziak dirulaguntzen berri emango du eta hauen eskaera egiteko laguntza eskainiko die eskualdeko pertsona, enpresa eta ekintzaileei. 

Konfiantza dugun pertsonengan eta ziur gaude gizarte osoarekin lankidetzan egoera hori aurre egitea lortuko dugula.

Zentzu horretan, Oarsoalde Garapen Agentziak bere laguntza eskaini nahi du, duen gaitasun guztiarekin dirulaguntzei buruzko informazioa, orientzio aktiboa eta dirulaguntza horien eskaera laguntza eskaintzeko.

Era berean, bakoitzaren problematik zein den adierazi eta errealitate horiek erakunde publikoetara helarazteko lehiatila bakarra egokitu du: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus.

Helbide horretatik erantzungo dira mezuak eta harremanetan jarriko da erabiltzaileekin, kasu bakoitzean irtenbide egokiena ematen laguntzeko.

Inoiz baino gehiago, elkartu eta elkarlanean egin behar diogu aurre krisi honi.

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí