Covid-19aren prebentzio neurrien inguruan Oiartzungo Udalak hartu dituen azken neurriak

Oiartzungo Udalak erabaki hauek hartu ditu koronabirusaren hedapena prebenitzeko neurri bezala eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua kontuan hartuz:

 

- Oiartzungo Udala fisikoki itxita egongo da bihartik aurrera. Telefonozko zerbitzua bideratuko da eta telefonoz baloratuko da jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren. Hona hemen udal-zerbitzuetako telefonoak:

     · Harrera orokorra: 943 49 01 42

     · Udaltzaingoa: 943 49 33 11

     · Hirigintza: 943 49 03 77

     · Gizarte-zerbitzuak: 943 49 05 52

     · Alkatetza:  943 49 18 62

- Bihartik aurrera (martxoak 16)  prozedura administratiboko tramitaziorako epeak bertan behera geratuko dira aurrez aipatutako Errege Dekretuak aipatzen duen modura. Hala nola, diru-laguntzak eskatzeko epea, alegazioak egiteko epeak, baimenak eskatzeko epeak edota helegiteak. egitekoak.