Udalak larrialdi egoerari lasaitasunez, arduraz eta konpromisoarekin erantzuteko dei egiten die herritarrei

Osasun publikoa zaintzeko prebentzio neurriak hartzea eskatzen da

Osasun publikoko larrialde egoera gaude eta koronabirusaren aurkako neurri berriak datoz momentu batetik bestera. Egoera honen aurrean, heltzen zaigun informazioaren iturria zein den jakitea ezinbestekoa da, fidagarria den edo ez jakiteko. Oiartzungo Udala komunikazio ofizialak herritar guztiengana iristarazten saiatuko da, eta herritarrek beren artean informazio hori zabaltzea eskertuko genuke helburu hori lortzeko.

Egoera honetan ezinbestekoa da lasaitasunez hartzea neurri guztiak. Etxetik ahalik eta gutxien ateratzea, eskuak maiz garbitzea eta pertsonen artean metro bateko distantzia  mantentzea dira oinarrizko neurriak. Beraz, neurri horiek hartzea gomendatzen dugu.

Bestalde, etxean bakarrik bizi den adineko jendearekin kontaktua mantentzea ezinbestekoa dela uste dugu. Beraz, senitarteko, lagun, bizilagun edota ezagunak baldin baditugu egoera horretan, haiei telefonoz deitu eta egoera honen aurrean lasai egoteko esatea komeni da. Datozen egunetan ea zer  moduz dauden jakiteko deitzea komeni da, eta zerbait behar duten galdetzea.

Oiartzunen egoera larrietan herritarrok erantzuten badakigula erakusteko momentua da. Ardura pertsonal eta kolektiboarekin neurriak benetan beteko direla eta, pertsona guztien zaintza eta osasuna babestea bermatu behar dugu guztiok.

Gehigarriak

Udalak larrialdi egoerari lasaitasunez, arduraz eta konpromisoarekin erantzuteko dei egiten die herritarrei