Abantoko hilketa matxista bikoitza salatu du Udalak

Bi emakume erail zituen atzo senarrak Abanton (Bizkaia): bikotea eta alaba. Gertakari larri hori dela eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaik jendaurrean eta ahobatez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula.

Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen eta erakunde, elkarte eta herritarrek lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, hildako emakumeen familiari gure elkartasuna adierazi nahi diogu.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA GEHIAGO EZ!

Gehigarriak

Abantoko hilketa matxista bikoitza salatu du Udalak