Lau urtez goitiko haurrentzako ipuin kontaketa datorren asteazkenean

Datorren asteazkenean (hilak 23), lau urtez goitiko haurrentzako ipuin kontaketa izango da Manuel Lekuona bibliotekan, Lur Kortaren eskutik (17:00etan).

Ipuin kontaketak ahalik eta gozagarrienak izan daitezen, ohiko aholkuak gogora ekartzeko momentua da ikasturte hasiera: saioetara garaiz iritsi; errespetatu saioa bideratua dagoen adin-tartea eta helduak 4 urtez azpiko haurrentzako saioetan bakarrik egon ahal izango dira aretoan.

Gehigarriak

Lau urtez goitiko haurrentzako ipuin kontaketa datorren asteazkenean