Datorren larunbatean Tren Berdea eta Arditurriko meategiak konbinatzeko aukera

Prezio bereziak eskainiko dira

Tren Berdean Arditurriko eremua ezagutzeko aukera izango da datorren larunbatean, hilak 12. Eskaintza bereziak trena eta meategiak prezio berezian bisitatzeko aukera emango du.

Tren Berdea eta Arditurriko meategiak konbinazioak 7 €an sakoneko bisitarekin (12 urte beheitiko haurrek, 5 €) eta 5 €an oinarrizko bisita (12 urtez beheitikoek, 3 €) izango dira.

Hiru irteera egingo ditu Tren Berdeak Arditurrira larunbatean, Pagoaldetik: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Bisitak bukatutakoan, hsaierako puntura bueltatuko dira bisitariak, berriz ere trenez.

Aldez aurretik erreserba egin beharko da 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetan edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatzita.

Gehigarriak

Datorren larunbatean Tren Berdea eta Arditurriko meategiak konbinatzeko aukera