Gipuzkoako erretiratuen elkarteek euren eguna Oiartzunen ospatuko dute

Udalak urriaren 19ko festa lagunduko du

Gipuzkoako erretiratuen elkarteek aurten Oiartzungo dute urteko martxa. Udalaren laguntza izango du egun horrek eta elkarrekin aurkeztu dute eguna izango dena Udalak, AGIJUPENSeko ordezkariek eta Gazte Izanak erretiratuen elkarteak.

Oiartzungo Udalak ekitaldiak egin ahal izateko azpiegiturak utziko ditu. Egun horretako hamaiketakoa eta parte-hartzaileek jantziko dituzten kamisetak ere Udalak banatuko ditu. "Pozik" hartu du Oiartzungo Udalak gure herria Gipuzkoako erretiratuen elkarteen topaleku izateko proposamena, "gure gizartean geroz eta pisu handiagoa du hirugarren adinak, eta asko aldatu da hauen izateko modua: gaur egun askoz aktiboagoak dira zentzu guztietan, eta Udalak aintzat hartzen ditu".

Erretiratuen martxaren 29. aldia

29. aldiz antolatu du martxa eta elkarte desberdinetako kideak biltzeko balio duen egun hau AGIJUPENSek. Gipuzkoan 75 erretiratu elkarte daude (horien artean, Oiartzungo Gazte Izanak) eta 625 kide elkartuko dira Oiartzunen.

Goizeko 10:00etan harrera egingo da bildutakoei Doneztebe plazan, eta han izango da Jexux Leonet alkatea. Ondoren, 6,5 kilometroko ibilaldia egingo dute herrian barrena pentsiodunek. Bukatutakoan, Elorsoro kiroldegian egingo duten bazkarian indarberritu, sariak banatu eta dantzaldia izango dute.

Joxeagus Arrieta AGIJUPENSeko lehendakariaren arabera, "topaketa honen helburua adiskidetasunak sendotu eta belaunaldien arteko harremana dira, Oiartzun eta Gipuzkoa adinekoekien lagunarteko toki bihurtzeko".

Gehigarriak

Gipuzkoako erretiratuen elkarteek euren eguna Oiartzunen ospatuko dute