Irakurketa Taldea hilabete honetan jarriko da martxan

Lehenengo saioa urriaren 22an izango da

Urrian jarriko da berriz martxan Manuel Lekuona bibliotekan helduentzako irakurketa taldea. Goiatz Labandibarrek dinamizatuko du taldea aurtengoan ere. Saioak Manuel Lekuona bibliotekan izango dira, hilean astearte batez, 20:00etan.

Saio berezi batzuk ere egingo ditu taldeak: azaroan Hitzen Lihoa egitasmoarekin batera irakurketa jarraitua lehenengo aldiz, Liburu Ezkutua abenduan, ikasturte bukaeran Karmele Mitxelena idazle oiartzuarraren bisita...

Dagoeneko irakurgaien zerrenda eta Irakurketa Taldea bilduko den datak zehaztu dituzte. Irakurketa taldean parte hartu nahi duenak Manuel Lekuona bibliotekako harreran jaso ditzake informazioa eta xehetasunak.

2019/2020ko IRAKURGAIAK:

Urriak 22: Gerrak ez dauka emakume aurpegirik (Svetlana Aleksievitx).

Azaroak 19Zergatik panpox (Arantxa Urretabizkaia).

Abenduak 17: Aurpegirik gabeko hiltzailea (Henning Mankell).

Urtarrilak 21Amek ez dute (Katixa Agirre).

Otsailak 18: Fakirraren ahotsa (Harkaitz Cano).

Martxoak 17Golgota (Xabier Montoia).

Apirilak 21: Habiak (Maite Gurrutxaga).

Maiatzak 19Deklaratzekorik ez (Beñat Sarasola).

Ekainak 26: Erakusleihoan (Karmele Mitxelena).

 

 

Gehigarriak

Irakurketa Taldea hilabete honetan jarriko da martxan