Xanistebanetan, hilaren 2tik 7ra
Hondakinak atera eta biltzeko ordutegiak aldaketak izango ditu Elizalde auzoko zenbait kale eta plazetan abuztuaren 2tik 7ra, xanistebanetan, alegia.
Goizez 08:00etatik 09:00etara atera ahal izango dituzte egun bakoitzean dagokion hondakin frakzioa bizilagunek eta bilketa ondoren egingo da.
Kale eta plaza hauei eragingo die aldaketak: Aialde; Donibane; Kontzejuerreka; Kontzejupe; Mendiburu; Putxutxoerreka eta Rafael Pikabea (1, 3, 5, 7 eta 10 zenbakiak) kaleak eta Doneztebe, Euskal Herria, Kaskazuri eta Landetxe plazak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika