Erorketei buruzko tailer pratikoa 65 urtez goitiko herritarrentzat

Saioan parte hartzeko izena eman behar da

65 urtez goitiko herritarrentzako, erorketeti buruzko tailer praktikoa izango da hilaren 27an (asteazkena), Gizarte-Ongizate sailak eta osasun zentroak antolatuta. Tailerraren helburua adinekoek autonomia mantentzea da.

Tailerrak ordu eta erdiko iraupena izango du (17:00etatik 18:30era). Lau puntu nagusi landuko dira: gertuko ingurunearen zainketa, norberaren zainketa, oinez ibiltzeko aholkuak eta jarduera fisikoaren onurak.

Tailerra dohainik izango da. Hala ere, aldez aurretik izena eman behar da, parte-hartzaile kopurua mugatua delako. Izena emateko edo informazioa eskatzeko, osasun zentroan galdetu edo 943 00 65 05 telefonora deitu daiteke.

Gehigarriak

Erorketei buruzko tailer pratikoa 65 urtez goitiko herritarrentzat