Bi eta hiru urteko haurrentzako ipuin kontaketa, astelehenean

Abaraxka ludotekan izango da saioa

Datorren astelehenean (hilak 19) Lur Kortak ipuinak kontatuko ditu Abaraxka bibliotekan. Oraingo honetan, saioa bi eta hiru urteko haurrentzako izango da. Haur bakoitzarekin heldu batek izango du saiora sartzeko aukera, laguntzaile gisa.

Saioa 17:30ean hasiko da eta garaiz heltzeko eskatzen da. Behin atea itxita, ezingo da sartu.

Kasu honetan, Manuel Lekuona bibliotekak antolatutako saioa Abaraxka ludotekan izango da, familia eremua den egunean.

Gehigarriak

Bi eta hiru urteko haurrentzako ipuin kontaketa, astelehenean