Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia Arditurrin, hilaren 16an

Plaza mugatuak daudelako, aurrez erreserbatzea gomendatzen da

Mikel Laboak zioen bezala, txoriak maite ditugu eta orain dugu garairik aproposena gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko. Izan ere, mendian ibiltzen garenean kantu ugari entzuten ditugu baina gutxitan dakigu zein hegaztiri dagozkion. Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dira Parketxe Saretik antolatu dugun egun berezi honetan.

Txori kantuak ezagutzeko ibilaldia apirilaren 16an izango da, larunbata, Aiako Harria Natura Parkean. Bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok, jarduera berezi honen gidariak.

Ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko da Arditurriko Parketxetik eta ez du zailtasunik. Adin guztietako herritarrei dago zuzendua eta 5 euroko prezioa izango du. Bi ordu inguruko iraupena izango duen ibilaldi honetara prismatikoak ekartzea gomendatzen da. Aurretik erreserba egitea gomendagarria da, plaza mugatuak baitaude.

IZENA EMATEKO EDO INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO:

943 49 50 69/688 89 50 68

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

www.parketxesarea.org

www.gipuzkoamendizmendi.net

Gehigarriak

Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia Arditurrin, hilaren 16an