Olioa eta oihala birziklatzeko sei puntu daude Oiartzunen

Talaiako garbiguenan ordutegia dago hondakinak uzteko

Oihalak eta olioa birziklatzeko sei puntu daude Oiartzunen: Talaiako garbigunean; Altzibarren; Arraguan; Elizalden; Iturriotz eta Ugaldetxon.

Talaiako garbigunean (barruan) dauden edukiontziak erabiltzeko bertako ordutegia errespetatu behar da: astelehenetik ostiralera, 09:30-13:00 eta 15:30-18:30; larunbaetan, 09:30-13:30 eta 15:30-17:50; eta igandetan, 10:00-13:50.

Auzoetako edukiontzietan hondakin hauek uzteko ordutegirik ez dago. Oihalak eta olioa ongi birziklatu ahal izateko, edukiontziak egoki erabiltzea oso garrantzitsua da.