Donostialdeko PTPan egin dituzten aldaketak aztertzeko Aholku Kontseilu berezia astelehenean

Azaroaren 15a arte irekita dago alegazio epea

Datorren astelehenean (azaroak 2) Planeamenduko Aholku Kontseiluaren bilera berezia izango da, Donostialdeko Lurraldeko Zatitako Planaren (LZT, edo PTP gaztelerazko laburduran) Eusko Jaurlaritzak egin dituen aldaketak aztertzeko. Azaroaren 15a arteko epea dago alegazioak jartzeko.

Aholku Kontseilua irekia izango da, herriko edozein elkartek edo norbanakok parte hartu ahal izango du bertan, informazioa eskuratzeko eta bere iritzia plazaratzeko.

Udalak alegazioak jarri zituen 2010eko abenduan eta 2014ko urte bukaeran ere ekarpen berriak egin zituen. Hauen inguruko erantzunik ez da jaso.