- Gaur argitaratu dira Udaltzaingoko agente lehena lanpostua merezimenduen lehiaketa bidez betetzeko oinarriak (2024/12/11ko GAO, 238. zk.).
Eskaerak aurkezteko epea: 2024/12/12tik 2025/01/07ra.
Hautagaiek bete beharreko baldintzak:
a) Oiartzungo Udaleko udaltzaingoko karrerako funtzionarioa izatea; C1 sailkapen-azpitaldekoa, administrazio bereziko eskalakoa, zerbitzu berezien azpieskalakoa, udaltzain-motakoa; eta zerbitzu aktiboan egotea agenteen kategorian, zerbitzu berezietan, seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian, edo genero-indarkeriagatiko eszedentzian eta eszedentzian, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 86. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, bai eta zerbitzu aktiboko egoerara itzultzen diren funtzionarioak ere, aipatutako testu bateginaren 92.2 artikuluan aurreikusitako moduan.
Era berean, prozedura horien bidez jarduneko zerbitzura itzuliz lehiatu ahal izango dira nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioak, beste administrazio publiko batzuen zerbitzuan daudenak edo birgaituak izan direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 84. artikuluan xedatutakoaren arabera, bai eta sei hilabete baino gehiagoz etenda egon diren langileak eta borondatezko eszedentzian dauden gainerako langileak ere, baldin eta egoera horietarako ezarritako iraupen-aldia bete badute.
b) Deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, Oiartzungo Udaleko karrerako funtzionario gisa hiru (3) urte beterik izatea, barne-sustapenean lehiatu nahi den kategoriaren beheragoko hurrengo kategorian, hau da, oinarrizko eskalako agente gisa; eta lanpostuaren betekizun guztiak betetzea (hizkuntza-eskakizuna eta oinarri hauetan lanpostua betetzeko eskatzen den beste edozein).
c) Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuaren eranskineko medikuntzako bazterketen taulan ez egotea (2004ko martxoaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 42. zk.).
d) Pertsona horiei falta astuna edo oso astuna egiteagatik zehapenik ez ezartzea, salbu eta ezarritako zehapena ezeztatzea lortu bada. Izangaiek diziplina-espedientea irekita dutenean edo geroago irekitzen zaienean, hautaketa-prozesuan onartua izateko, prozesu horretan jarraitzeko eta zehaztutako kategorian sartzeko baldintza izango da diziplina-espediente horietan zehapen astunik edo oso astunik ez ezartzea.
e) B motako gidabaimena izatea.
f) Euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna (3. HE) egiaztatzea.
- BEHIN-BEHINEKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA (Otsailaren 5eko 211/2025 Alkate Dekretua)
Argitaratu da behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera egin duten pertsonen artean baztertua izan denik ez badago ere, 10 egun balioduneko epea izango dute, parte hartzeko eskaera egin eta onartuen zerrendan onartutako hautagai modura agertu ez diren pertsonek erreklamazioak aurkezteko, bere kasuan.
Behin-behineko zerrenda behin betiko zerrendatzat hartuko da, ebazpen hau web orrian eta iragarki taulan argitaratu eta hurrengo lanegunetik zenbatzen hasita hamar laneguneko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Erreklamaziorik aurkeztuko balitz, ebazpen berri batean onartu edo baztertuko litzateke, non behin betiko zerrenda onartuko den. Ebazpen hau Udaletxeko iragarki-taulan eta udaleko www.oiartzun.eus web orrialdean argitaratuko da.
Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendaren aurka erreklamazioa epea: 2025/02/06tik 2025/02/19ra (biak barne).
Balorazio batzordea izendatzean akatsa atzeman da eta zuzendu egin da 2025eko otsailaren 24ko 336/2025 Alkate Dekretuaren bidez.
- LEHIAKETALDIAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA
Lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzak onartu dira, zortzigarren oinarrian aurreikusitakoari jarraiki.
Lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzak web-orrian argitaratzea eta erreklamazioak egiteko 10 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2025eko otsailaren 27tik martxoaren 12ra, biak barne.
- LEHIAKETALDIAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK ETA IZENDAPEN PROPOSAMENA EGITEA
Lehiaketaldiaren behin betiko emaitzak onartu dira eta izendapen proposamena egin da.
Balorazio batzordearen erabakia argitaratu da.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika