Udal honek 2026ko abuztuaren 6an eginiko Ez-ohiko Bilkuran, Oiartzunen erroldatutako edo bertako haur-eskoletan matrikulatutako 0-2 urte bitarteko haurrentzat, beren hezkuntza eta zaintzako ingurune pertsonal eta kolektiboan, jangela zerbitzu publikoa ezartzeko espedienteari hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
Udal honetako zerbitzu eskudunek 0-2 urteko haurrentzako jantokiko tokiko zerbitzu publikoa ezartzeko espedientea bideratu dute. Zerbitzu hori lehia askeko erregimenean eman da. Hori dela eta, zerbitzua ematearen inguruko Justifikazio-Memoria, Erregelamendu proiektua eta erantsitako dokumentazioa, 30 egun naturaleko entzunaldirako jartzen dira eta, hala badagokio, jendaurreko informaziorako deialdia egiten da, espediente horretan interesduntzat har daitezkeenak ager daitezen eta egoki iritzitako alegazio, iradokizun edo erreklamazioak egin ditzaten.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika