Udal honek 2026ko abuztuaren 6an eginiko Ez-ohiko Bilkuran «Oiartzungo Udaleko 0-2 urteko haurrentzat jangela-zerbitzua arautzen duen erregelamenduari» hasierako onespena eman zion.
Aipatutako erabakiari jarraiki, espedientea jendaurrean jarriko da 30 eguneko epean, hain zuzen ere iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik hasita. Epe horretan interesatu guztiek Udal bulegoetan eta web orrian espedientea aztertu ahal izango dute eta erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak araututako lekuetan eta moduetan.
Jendeari erakusgai egoteko epea igarotzen bada ino lako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan gabe.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika