Oiartzungo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko uztailaren 28an egindako bilkuran, Oiartzungo Arraguako ARR-1B eremuko Hiri-Antolamenduko Plan Partzialaren hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
Plan Partziala osatzen duen dokumentazioa honakoa da:
Plan Partziala osatzen duen dokumentazioa hemen: ARR-1B PLAN PARTZIALA_hasierako onarpena
Plangintzaren xede diren lurraldeko eremuetarako onarpenak, baimenak eta lizentziak etenda geratzen dira, baldin eta horien zehaztapen berriek indarrean dagoen hirigintza-araubidea aldatzea badakarte, 2/2006 Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legearen 85 artikuluaren arabera.
Interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ahal ditzaten Proiektua eta bere espedientea hogei eguneko epean jendaurrean jartzen dira.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika