Udal honen Osoko Bilkurako Batzarrak, 2026ko ekainaren 24ean, ondorengo akordioa hartu zen:
Lehenengoa.- Oiartzungo udala eta Britac Proyectos S.L.ren arteko Arraguako ARR-1A eta ARR-1B eremuetako antolamendu eta kudeaketa xede duen antolamendu-hitzarmenaren testua hogei egunez jendaurrean jartzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.
Halaber, interesdunen eskura egongo da Udal honen egoitza elektronikoan [helbidea: https://www.oiartzun.eus].
Bigarrena.- Zerbitzu teknikoek aurkeztutako alegazioei buruzko informazioa ematea.
Hirugarrena.- Txosten teknikoaren ondoren, bidali hirigintzako zerbitzuetara, ebazpen-proposamen-txostena egin dezaten.
Laugarrena.- Aurreko txostenekin, bidal bekio Lurraldeko Informazio Batzordeari, azter dezan eta behin betiko onespen-proposamena egin dezan, eta Osoko Bilkurari aurkeztuko zaio hurrengo bilkuran.
Denon ezaguerarako argitaratzen dena
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika