Oiartzungo Udalak Oiartzungo onura publikoa duen egurren ustiaketa esleitzeko lehiaketa hastea erabaki du, bi lotetan banatuko dena.
Lehena.- 2.063.2 Kausua mendiko 138 unadaren zati batean dauden, esleitzaileak egur horien erabateko mozketa gauzatu beharko duelarik, 2026eko martxoaren 31rako, Baldintza Teknikoen Agirian jasotzen denarekin adostasunean.
Enkantearen oinarrizko prezioa 28.000 eurokoa da, %21eko BEZa barne.
Bigarrena.- 2.063.3 Martuzenegi mendiko 142,143, 144 eta 8 unaden zatitan dauden, esleitzaileak egur horien erabateko mozketa gauzatu beharko duelarik, 2026eko martxoaren 31rako, Baldintza Teknikoen Agirian jasotzen denarekin adostasunean.
Enkantearen oinarrizko prezioa 35.000 eurokoa da, %21eko BEZa barne.
Parte hartzaileek beren eskaintzetan prezio hori hobetu ahal izango dute, ezarritako kopurutik gorako eskaintza eginez eta bestelako kopuru zehatz eta finko bat proposatuz. Eskaintzaren bat ezarritako kopurutik beherakoa baldin bada, zuzenean baztertua izango da.
Proposamenak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Parte hartzeko baldintzak eta proposamenak aurkezteko modua Baldintza Ekonomiko-Administratibo Zehatzen Agirian daude jasota.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika