Oiartzungo udalerrian euskara sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko deialdia 22
Argitara ematen da Oiartzungo udalerrian euskara sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko deialdiaren laburpena dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Oiartzungo Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) eta Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans):
Lehenengo. Dirulaguntzaren xedea
Oinarri hauen xedea da Oiartzungo udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak esleitzeko oinarriak arautzea.
Dirulaguntza horiek ondoren zehazten direnak izango dira:
Bigarrena. Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.
Zehazki, dirulaguntza hauek euskararen sustapenean lanean ari diren Oiartzungo enpresek, komertzioek, elkarteek eta norbanakoek eska ditzakete, baldin eta dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean ere sartuta ez badaude eta Oiartzungo Udalaren dirulaguntzak emateko ordenantzaren 4. artikuluak dion ezaugarriak betetzen badituzte eta oinarri berezi hauetan zehazten diren jarduerak burutzen dituztela egiaztatzen badute.
Hirugarrena. Dirulaguntzen zenbatekoa
Diru laguntza hauek ordaintzeko, guztira, 76.140,00 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2022 urteko aurrekontuko partida hauen kontura:
Programaren deskribapena | Zenbatekoa (2022) | Aurrekontuko partida (2022) |
Euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzak. | 51.000,00 € | 1 0701.480.335.00.01 (A-424-2022) |
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntzak | 300,00 € | 1 0701.481.335.00.06 (A-425-2022) |
Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak | 21.800,00 € | 1 0701.481.335.00.04 (A-426-2022) |
Udalerriaz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzako dirulaguntzak. | 3.040,00,€ | 1 0701.481.335.00.01 (A-427-2022) |
GUZTIRA: | 76.140,00 € |
|
Laugarrena. Eskaerak non eta noiz aurkeztu
Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu; eta eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztuko da. Horretarako epeak hauek izango dira.
Programaren deskribapena | Eskaerak egiteko epea |
Euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzak. | 2022-23 ikasturteko neguko ikastaroak: o Ikasturte hasieran izena emandakoek: 2022ko urriaren 3tik 28ra. o Ikasturtea hasita izena emandakoek: 2023ko ekainaren 19tik uztailaren 6ra. 2022-23 ikasturteko udako ikastaroak: 2023ko urriaren 2tik 16ra. |
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntzak. | GAOn argitaratzen denetik 2022ko abenduaren 1a arte |
Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak | GAOn argitaratzen denetik 2022ko abenduaren 1a arte |
Udalerriaz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzako dirulaguntzak. | GAOn argitaratzen denetik 2022ko urriaren 30a arte |
Eskaerak Udal Erregistroan aurkeztuko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika