2019an Udal Kirol Instalazioen erabilpenenerako kuota murriztuen deialdia

Epea: EPEZ KANPO

Oiartzungo Udalak behin behingoz onartu ditu 2019ko ordenantza fiskalak eta bertan daude Elorsoro, Madalensoro eta udako igerilekua erabiltzeko eta instalazio hauetan ematen diren prestazioen prezioak.

Abonatuek, abono prezio murriztua izateko eskubidea izan dezakete ordenantzetan jasotako hainbat baldintza betetzen dituztela frogatzen badute.

Prezio murriztua aplikatu ahal izateko, baldintzak betetzen dituztenek eskaera behar bezala beteta eta baldintzak betetzen direla zuritzeko agiriak aurkeztu behar dituzte Oiartzungo Udaleko Erregistro Orokorrean.

Eskaera aurkezteko epea 2018ko urriaren 1etik azaroaren 10a artekoa izango da.

2019 Udal kirol instalazioen erabilpen prezioen kudeaketa irizpideak

2019 Kirol Instalazioen erabilpen prezio murriztuen eskaera

2019 Kirol Instalazioen erabilpen prezio murriztuen eskaera ELEBITAN