Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Euskal Herria plazako palmondoak kendu egin dira justu azpian dagoen aparkalekuan etengabeko hezetasun arazo larriak sortzen dituztelako. Sustrai sakon eta handiko landareak dira palmondoak eta ur asko sartzen den artesi handiak sortu dituzte Euskal Herria plazako aparkalekuan, egitura bera ere kaltetu arterainokoak.
Horiek horrela, hainbat aukera aztertu ostean, udal teknikariek ondorioztatu dute hezetasun arazoekin amaitzeko aukera bakarra palmondoak kentzea dela. Erauzketak egin dira eta inpermeabilizazio lanetan ari da orain udala. Azpiko aparkalekuan sortutako kalteak ere konponduko dira.
Behin lan horiek amaituta, lehen palmondoak zeuden lekuarentzako erabilerarik aproposena zein den aztertuko du udalak.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika