Kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 24ra arte eta Xorrola goizez bakarrik ibiliko da 31ra bitartean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Itxi egingo da Elorsoro udal kiroldegia bi astez, abuztuaren 10etik 23ra (bi egun horiek barne). Itxialdi hau beharrezko mantenu lanak egiteko baliatuko da. Urte osoan bezala, bi aste horietan ere KirolTxartela Mugimentekin inguruko herrietako zenbait kiroldegi erabilgarri izango dituzte Elorsoroko bazkideek.

Udako igerilekua irekita egongo da. Abuztuko ordutegia 11:00etatik 20:00etara da.

Xorrola goizez bakarrik

Abuztuaren 7tik 31ra goizez bakarrik ibiliko da Xorrola herri barruko udal autobus zerbitzua. 7:10ean egingo du lehen itzulia eta 15:10ean izango da azkena (Arraguatik hasita). Abuztuaren 15a jaieguna denez, ez da zerbitzurik izango. Irailean itzuliko da ohiko ordutegira.

Taxibusaren ordutegian ez da aldaketarik izango abuztuan.

Gehigarriak

Kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 24ra arte eta Xorrola goizez bakarrik ibiliko da 31ra bitartean