Uztaileko udal osoko batzarrean hamaika puntu izango dira aztergai, tartean bi mozio
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Uztaileko udalbatzarra egingo da asteazkenean, hilaren 29an, 18:00etan. Hamaika puntuko gai-zerrendako lehen biak mozioak izango dira. Ertzaintza eta udaltzaingoen aurkako mehatxu, jazarpen eta seinalatzeak gaitzetsi eta bizikidetza demokratikoaren aldeko EAJ/PNV taldeak aurkeztutakoa lehena. Oiartzun udalerri euskalduna izanik arnas gune bilakatzeko beharrezko pausoak emateko hartu beharreko erabakien proposamena bigarrena, EH Bildu taldeak aurkeztutakoa.
Udal ordezkariek ondorengo 11 puntuak izango dituzte aztergai uztailaren 29ko udal osoko bilkuran:
- Aurreko batzarrari dagokion akta onartzea
- EAJ/PNV taldeak aurkeztutako mozioa: Ertzaintza eta udaltzaingoen aurkako mehatxu, jazarpen eta seinalatzeak gaitzetsi eta bizikidetza demokratikoaren aldekoa
- EH Bildu taldeak aurkeztutako mozioa: Oiartzun udalerri euskalduna da, eta arnas gune bilakatzeko beharrezkoak diren pausoak emateko hartu beharreko erabakien proposamena
- Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udalen eta Batuz/Emaus gizarte fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena, gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako eguneko arreta zentroan zerbitzu berritzailea garatzeko
- Udalak eta Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoak 2-3 urteko gelen hezkuntza baimenari uko egitearen ondorioak 2027ko irailaren 1era atzeratzea
- Lanbarren parke logistikoko Arkotz eta Arañaburu kaleen (Oiartzun) eta AP-8aren arteko ezpondaren aldizkako azterketa geoteknikoaren zerbitzu kontratua hutsik deklaratzea
- 2026rako zerga ordenantzaren bigarren aldaketa: ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen erabileragatiko prezio publikoa ezartzea
- Berri ematea: 2026/02 kreditu aldaketa
- Berri ematea: 2026/07 kreditu aldaketa
- Beste organoen jardueraren jarraipena
- Eskari-galderak
Uztailekoa izango da udako oporraldia aurreko azken plenoa. Abuztuan ez da udalbatzarrik izango, irailean egingo da hurrena.
Gehigarriak