Eskola Agenda 2030 programako ikasturte amaierako udal foroa egin berri da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

2025-26 ikasturteari amaiera emateko, Elizalde eta Haurtzaro ikastetxeetako talde berdeetako ikasleek kurtsoan zehar uraren gainean egindako lana aurkeztu diete udal ordezkariei. Udaletxeko areto nagusian bildu dira.

Iaz hasitako bideari jarraiki, aurtengo ikasturtean ere 6. Garapen Jasangarriko Helburuan —Ur garbia eta saneamendua— sakontzen jarraitu dute ikasleek. Izan ere, pasa den kurtsoan egindako diagnostikotik eratorritako ondorio eta hobekuntzetatik abiatuta, aurten esku-hartze plana garatu dute eta horixe aurkeztu diete udal ordezkariei.

Ikasgela barruko lanaz gain, kalera ere atera dira haur eta gaztetxoak. Udalak eta ikastetxeek “Oiartzun ibaia zainduz” jarduera garatu eta ibaia garbitu dute auzolanean. Helburu nagusia gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzea izan da, jasangarritasunerako trantsizioan urrats eraginkorrak emanez herri mailan. Eskola Agenda 2030 programak Oiartzungo hezkuntza komunitatea eta udalaren arteko lankidetza indartu nahi ditu ingurumen eta jasangarritasun gaietan, eta gazteak herriaren etorkizuna eraikitzeko ezinbesteko eragile gisa kokatzen ditu.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie ikastetxeetako arduradunei eta ikasle ordezkariei egindako lanagatik eta aurkeztera etorri izanagatik. 

Gehigarriak

Eskola Agenda 2030 programako ikasturte amaierako udal foroa egin berri da