Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Oarsoaldeko udalek trafiko astunak eskualdean (bereziki Lezon eta Oiartzungo Arragua-Lartzabal ardatzean) sortzen dituen egiturazko arazoen diagnostiko teknikoa eta esku-hartzerako proposamenak landu dituzte azken hilabeteetan. Egindako azterlana aurkeztu berri diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, bide gaietan eskumena duen administrazioari, arazoari konponbidea elkarlanean topatzeko xedez.
Egindako lana herritarrei ere aurkezteko bilera bat antolatu du Oiartzungo Udalak. Maiatzaren 19an izango da, udaletxeko areto nagusian 18:00etan. Itzulpen-zerbitzua eskainiko da. Herrian zein herritarrengan gaiak duen eragina handia izanik, oiartzuar oro gonbidatu nahi du udalak maiatzaren 19ko bilerara.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika