Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Maiatzaren 11tik 31ra bitartean egingo da II. Mugiment Pausu Erronka. Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten 56 udalerrien arteko lehiaketa birtuala da, eta helburua da herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko.
Erronka Wellk app-ren bidez eramango da aurrera. Egunean pertsona bakoitzak egiten dituen pauso guztiak kontatuko ditu aplikazioak, eta, beraz, mugikorra soinean izatea ezinbestekoa izango da. Taldekako eta banakako sailkapenak egongo dira ikusgai denbora errealean. Hainbat sari banatuko dira parte-hartzaileen artean behin erronka bukatzean.
Oarsoaldeko lau udaletako kirol zinegotziek batera aurkeztu dute ekimena Lezon. Ordezkari guztiek erronkatzat baino jarduera fisikoa egunerokoan modu naturalean integratzeko aukeratzat jo dute egitasmoa, eta horregatik herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Erronkaren planteamendua dela eta, jarduera fisikoa egunerokotasunean modu errazean txertatzeko aukera paregabea dela azpimarratu dute lau herrietako ordezkariek. Alde batetik, ez dago berariaz kirola egin beharrik, nahikoa da lanera oinez joatea, erosketak egitera joatea, paseoan ibiltzea, eta edonork har dezake parte. Bestetik, kanpoan egoteko aitzakia ere bada, inguruko herriak nahiz mendia, badia ingurua, edota bakoitzaren herriko kaleak ezagutu eta gozatzeko aukera. Ibilaldia norbaitekin eginez gero, euskaraz aritzeko edo praktikatzeko une egokia ere izan daiteke.
Zer egin behar da parte hartzeko?
Parte hartzeko, nahikoa da Wellk aplikazioa instalatzea eta bertan izena ematea. Udalerriko taldera sartu (Erronka atala> Taldeak> Talde batera batu> "Mugiment Pausu Erronka" ligan udalerria aukeratu) eta pausoak gehitzen hasiko dira (sinkronizazioak egiteko argibideak hemen). Herri bakoitzeko kirol orientazio zerbitzuak laguntza behar duen herritarrari prozedura guztia egiten eta erabiltzen ikasten lagunduko dio. Oiartzungo kirol orientazio zerbitzua Elorsoro kiroldegian dago.
Sari ugari
Erronkan parte hartzen dutenen artean sari hauek banatuko dira:
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika