Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Gaur goizean 2025-2026 ikasturteko Eskolako Agenda 2030 programaren hasierako udal foroa ospatu da Oiartzungo udaletxean, udal ordezkariak eta ikastetxeetako ikasleen ordezkariak elkartuz. Ekitaldian, ikasleek aurreko ikasturtean landutako 6. Garapen Jasangarrirako Helburuaren (ur garbia eta saneamendua) diagnostikoaren emaitzak gogoratu dituzte, eta aurten aurrera eramango diren ekintza eraldatzaileak aurkeztu dira.
2025-2026 ikasturtean zehar bi ekintza garatuko dituzte ikasleek. Batetik, erreka garbitzeko irteerak antolatuko dira eta, bestetik, herria eta ikastetxeak garbi mantentzeko komunikazio kanpaina bideratuko dute ikasleek, hondakinak errekara iritsi ez daitezen. Foroak Udalaren funtzionamendua eta erabakiak hartzeko modua ezagutzeko aukera eskaini du. Jardunaldian zehar, “Nor da?” eta “Egia ala gezurra” izeneko dinamikak bideratu dira ikasleekin, bileran modu aktiboan parte hartuz.
Helburu nagusia ikasleen ahotsa entzun eta udalerria jasangarriagoa bihurtzeko bidea elkarrekin egitea izan da.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika