Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
22.831.411 euroko aurrekontua izango du Udalak 2026an, inoiz izan duen handiena. Aurtengoarekin alderatuta, 2,4 milioi euro gehiago izango ditu hurrengo urtean Udalak, %12 gehiago, bereziki Europako dirulaguntzak lortzeko egin duen lanari esker. Asteazkeneko udalbatzarrean onartu zuten aurrekontua EH Bilduko hautetsien aldeko botoarekin (EAJkoak abstenitu egin ziren).
Legealdiko plangintzarekin bat lau arlok aparteko garrantzia dute aurrekontuan: kohesio sozialak (aurrekontuaren %12,64), ekonomia iraunkorrak eta ingurumenak (aurrekontuaren %8,11), kulturak eta euskarak (aurrekontuaren %9,45). Horrez gain, herriko ekonomia bere osotasunean zaintzea ere Oiartzungo Udalaren lehentasunetako bat da. Horregatik jaso dira herriko merkatari txikiak eta lehen sektoreko langileak laguntzeko programak, baita herriko industria guneak txukun mantendu eta hobekuntzak egiteko inbertsioak ere.
Inbertsioetarako gaitasuna bikoiztea lortu du
Inbertsio ezberdinak egiteko 2.315.000 € izango ditu Udalak. Azken urteetan izan duen inbertsio gaitasuna bikoiztea lortuko du 2026an, finantzaketa iturri berriak lortzeko eta Europako Garapen Eskualdeko Funtsetako dirulaguntzak eskuratzeko egindako lanari esker.
Herria hobetuko duten hainbat proiektu egiteko diru-partidak jaso ditu 2026rako. Nagusiki herri kohesiorako, trantsizio energetikoa sustatzeko eta ehun ekonomikoa indartzeko proiektuak gauzatzeko izango dira, besteak beste:
Udal zerbitzu publiko zabalak
Edonola ere, Udalaren aurrekontuaren zati handiena udal zerbitzu publikoak mantendu edo hobetzera bideratuko da. Oiartzun egonkortasun handiko herria da. Legealdiz legealdi martxan jarritako zerbitzuak eta hartutako erabaki estrategikoek jarraipena izan dute, eta horri esker, gaur egun zerbitzu karta zabala eskaintzen du udalak.
Ongizateari begira udaleko etxez etxeko zaintza zerbitzua eta bakardade ez hautatuari aurre egiteko Zaintzadi programa, gazteenentzako ludoteka, udalekuak eta gazte topalekua dira nabarmentzekoenak. Hezkuntzan Urmendi udal ikastola partzuergoa eta herriko bi ikastetxeei ematen zaizkien laguntzak. Azpiegituren aldetik Manuel Lekuona udal liburutegia, Landetxe kultur eraikina, kiroldegia, kanpoko igerileku irekiak eta udal beilatokia dira aipagarrienak. Azkenik, ingurumen arloan, udal garraio publikoa (Xorrola eta taxi busa) hondakinen kudeaketa, ur zerbitzuak, lorategi mantenua eta herri bideak konpontzeko egiten diren inbertsioak dira nagusiak.
Zerbitzuen funtzionamendu egokia eta etorkizunera begirako inbertsioak oiartzuarren bizi baldintzak hobetzen jarraitzeko konpromisoarekin egiten ditu Udalak, eta bide horretan herriko zerbitzu estrategikoentzat hainbat diru-partida jaso ditu:
Argazkian, Gobernu Taldeko kideak 2026ko aurrekontuak aurkezten
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika