Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Jose Manuel Azkue organista oiartzuarrari eskainitako organo eta harmonium kontzertuen zikloa azaroaren 8, 9, 13 eta 15ean eskainiko da Azkue Memorilaren XII. Edizioan.
Urtero bezala Oiartzungo Organozaleak elkarteak antolatu du zikloa, Errenteria, Irun eta Oiartzungo Udalen eta Soinuenea Fundazioaren (Oiartzungo Museoa eta Dokumentazio Zentroa) laguntzarekin.
Azkue Memoriala Errenteria, Oiartzun eta Irunen egingo da, egun eta ordu hauetan:
Azkue Memoriala Oarso-Bidasoako udazkeneko organo zikloa bihurtu da, Gipuzkoako eskualde honetako organoen balio artistiko eta historikoa agerian utziz.
Oiartzungo Organozaleak Elkarteak azpimarratu duenez, José Manuel Azkuek harreman berezia zuen Irun, Errenteria, Hondarribia eta Donostiako organoekin, bai eta bere jaioterrikoarekin (Oiartzun), "Cavaillé-Coll Pére et fils" organo bikaina, eta mirespen handia ziona.
Mende hone hasieran organista handiaren oroimenez, Oiartzungo Udalak urtero memoriala antolatzea erabaki zuen. 2016az geroztik, "Oiartzungo Organozaleak" elkarteak antolatu du Memoriala.
José Manuel Azkue
José Manuel Azkue 2008ko abenduaren 19an hil zen, 81 urte zituela. Haren jarduna oso garrantzitsua izan zen Euskal Herriko organisten historian.
Azkue 1927an jaio zen, Aginagalde-enea etxean, eta, 11 urte zituela, apaiz izateko ikasketak egitera joan zen, Alesbesera (Nafarroara). Han, agerian utzi zuen musikarako dohain apartak zituela. 20 urte zituela, ikasketak utzi zituen, eta, soldadutza bukatuta, kontserbatorioak eskatzen zituen ikasketak egin zituen, azkar egin ere.
Bi urte geroago, 1954an, pauso handia eman, eta AEBetara joan zen; berez, hilabete batzuetarako, baina, azkenean, bidaiak hemezortzi urte iraun zuen, New Yorken, non organista eta musika irakasle jardun zuen.
1975ean, Euskal Herrira itzuli, eta Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikako organista titularra bihurtu zen. Ordutik, harreman estua izan zuen hango Cavaillé-Coll organo ospetsuarekin.
Azkue organista betea zen, oso errepertorio zabalekoa: J.S. Bachen eta Cesar Francken organorako integralak jotzeko gai zen, eta bereziki Donostiako Musika Hamabostaldirako idatzitako obra garaikideak estreinatu ere egiten zuen.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika