Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Jarduera fisikoa sustatzeko pausoen lehiaketa birtuala izango da.
Maiatzaren 19tik ekainaren 8ra bitartean egingo da Mugiment Pausu Erronka. Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala da, eta helburua da herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko.
Oiartzun, Lezo eta Pasaiako udalek batera aurkeztu dute. Lezoko Eneritz Arruti zinegotzia eta Maddi Marquet (Kirol Orientazio Zerbitzuko arduraduna), Oiartzungo Olaia Lasa ongizate zinegotzia eta Xabier Sanz (KOZ), eta Pasaiako Julen Rodríguez kirol zinegotzia eta Xabi Rodríguez (KOZ) elkartu dira egitasmoaren berri emateko. Hiru herrietako ordezkariek erronkatzat baino jarduera fisikoa egunerokoan modu naturalean integratzeko aukeratzat dute, eta horregatik herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Erronka Wellk mugikorreko aplikazioaren bidez garatuko da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat eginez parte hartuko du. Egunean pertsona bakoitzak egiten dituen pauso guztiak kontatuko ditu aplikazioak, beraz, mugikorra gainean eramatea ezinbestekoa izango da. Herri bakoitzeko pauso guztiak gehitu egingo dira, eta erronkaren irabazlea pauso gehien lortzen dituen herria izango da. Taldekako eta banakako sailkapenak egongo dira ikusgai denbora errealean, eta hainbat sari banatuko dira parte-hartzaileen artean.
Erronkaren planteamendua dela eta, jarduera fisikoa egunerokotasunean modu errazean txertatzeko aukera paregabea dela azpimarratu dute hiru herrietako ordezkariek. Alde batetik, ez dago berariaz kirola egin beharrik, nahikoa da lanera oinez joatea, erosketak egitera joatea, paseoan ibiltzea, eta edonork har dezake parte. Bestetik, kanpoan egoteko aitzakia ere bada, inguruko herriak nahiz mendia, badia ingurua, edota bakoitzaren herriko kaleak ezagutu eta gozatzeko aukera.
Parte hartzeko, nahikoa da Wellk aplikazioa instalatzea eta bertan izena ematea. Udalerriko taldera sartu (Erronka atalean> Taldeak> Talde batera batu> "Mugiment Pausu Erronka" ligan udalerria aukeratu) eta pausoak gehitzen hasiko dira (sinkronizazioak egiteko argibideak hemen: https://wellk.eus/instruccionespausu/). Hala ere, herri bakoitzeko KOZ zerbitzuak laguntza behar duen herritarrari prozedura guztia egiten eta erabiltzen ikasten lagunduko dio.
Sari ugari
Erronkan parte hartzen dutenen artean sari hauek banatuko dira:
Gogoratu 3 udalerriek Kirol Orientazio Zerbitzua eskaintzen dutela eta “Mugiment Pausu Erronkan” laguntzeaz gain, edozein kirol jardueratan laguntza emateko. Informazio zehatza Udal bakoitzaren webgunean aurki daiteke.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika