Garraio publikoan hobariak aplikatzen jarraitzearen alde bozkatuko dute Oiartzun, Errenteria, Hernani eta Oñatiko Udalek

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Abenduaren 16an Gipuzkoako Garraio Agintaritzako bilera burutuko da eta datorren urtera begira hartu beharreko neurriak ebatziko dira bertan.

Oiartzun, Errenteria, Hernani eta Oñatiko alkateek Garraio Agintaritzan dituzten bozkekin garraio publikoan hobariak aplikatzen jarraitzearen alde egingo dute. Herri hauetako alkateek, haien  bozken bitartez, herritarren  mesederako diren hobariak aplikatzen jarraitu nahi dute.

Zentzu horretan, urte osoan %50eko hobaria aplikatzearen aldeko posizio argia dute Udal hauek eta azken bileran adierazi bezala, norabide honetako politiketan sakontzearen garrantzia  aldarrikatu dute. Bide eta hobari hauen aurkako edozein neurri edo ekimen hartzea, herritarren eguneroko beharrei bizkar ematea dela uste dute.

Jexux Leonet, Oiartzungo alkatea:

“Krisi larri baten erdian gaude eta garraio publikoa da herritar hainbatek erabiltzen duten ohiko garraiobidea. Bizi dugun krisi ekonomiko eta ekologikoaren testuinguruan, erakunde publikook garraio publikoaren erabilera sustatzen jarraitu behar dugu eta horrenbestez, hobarien alde egingo dugu.

Oiartzungo Udalarentzat estrategikoa da eredu energetiko jasangarri baten alde aurrerapausoak ematen jarraitzea. Urte asko goaz bide horretan lanean Udalean: energia kontsumoa gutxitzeko neurriak hartu ditugu, herri barruko garraio publikoa indartu dugu, duela egun gutxi eguzki plaken instalakuntza martxan jarri dugu…

Gure bozkari esker, herri barruko garraio publikoan ez ezik, 2023 urte osoan zehar Mugi txartelarekin egindako bidaietan %50eko beherapena mantentzea lortu nahi dugu.”

Gehigarriak

Garraio publikoan hobariak aplikatzen jarraitzearen alde bozkatuko dute Oiartzun, Errenteria, Hernani eta Oñatiko Udalek