Energia berriztagarrien komunitateei buruzko tailerra antolatu du Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Energia kontsumo arduratsuaren inguruan Oiartzungo Udaleko Ingurumen sailak antolatu duen bigarren saioa izango da datorren astean (hilak 11, osteguna).

Oraingo honetan, energia berriztagarrien komunitateak zer diren azalduko dute Goienerreko kideek: nola funtzionatzen duten, zein abantaila dituzten eta halakoak nola osatu daitezken.

Energia kontsumo arduratsua erabat lotuta dago gau egun bizitzen ari garen argindarraren eskasiarekin eta garestitzearekin. Oiartzungo Udalak herritarrei tresnak eta baliabideak eman nahi dizkie horri aurre egiteko, egon daitezken aukerak ezagutuz.

Esan bezala, saio hau hilan 11n (osteguna) izango da, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. 

Gehigarriak

Energia berriztagarrien komunitateei buruzko tailerra antolatu du Udalak