Umeekin harreman zuzena duten helduak euskararen arloan aktibatzeko proposamena aurkeztuko da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udalak eta Euskaraldiko Oiartzungo lantaldeak, Euskaltzaleon Topagunearen 365 egun euskaraz ekimenaren proposamena aurkeztuko du aste honetan herrian (hilaren 23an, osteguna, 18:00etan Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan).

Aurten ez da Euskaraldirik izango, baina Euskaltzaleon Topaguneak arlokako lanketa bereziak egitea proposatu du. Hain zuzen ere, familia transmisioa lantzea proposatu du.

Ostegunekoa bilera irekia izango da eta umeekin harreman zuzena duten heldu guztiak (gurasoak, irakasleak, hezitzaileak...) gonbidatuta daude aurkezpenera. Helburua, Oiartzunen zer egin daiteken eta zer egin nahi den guztien artean hausnartzea izango da. 

Gehigarriak

Umeekin harreman zuzena duten helduak euskararen arloan aktibatzeko proposamena aurkeztuko da