Altzibar auzoko ALT-2B eremuko Xehetasun Azterketaren hasierako onarpena

IRAGARKIA

Oiartzungo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 25ean egindako bilkuran, Azpeitia Isasa SL-ren izenean Josu Azpeitia Zabaleku jaunak aurkeztu eta Lucas Echeveste arkitektoak urrian idatzitako “Oiartzungo Altzibar auzoa. ALT-2B, Matxillendane, eremuari dagokion xehetasun azterketa”, dokumentuari haserako onarpena ematea erabaki zuen.

Interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ahal ditzaten Proiektua eta bere espedientea hogei (20) eguneko epean jendaurrean jartzen dira.

Oiartzunen, 2022ko urriaren 25ean

IDAZKARIAK, Digitalki sinatua

 

Jarraitu irakurtzen

Oiartzungo Ibarburu herri bidearen jabari publikoko izaera kentzea eta ondare ondasun bezala sailkatzea

Udal Osoko bilkurak Oiartzungo bide publikoen inbentarioko Ibarburu bideari jabari publikoaren izaera kendu eta ondare ondasun bezala sailkatzeko hasierako ebazpena hartu zuen 2022ko ekainaren 29ko bilkuran. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dagokion argitalpena egin da 2022ko uztailaren 18an eta hilabeteko epean, hau da uztailaren 19tik abuztuaren 18a arte, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Jarraitu irakurtzen

2022 urterako Udal Zerga Ordenantzaren 6. atalaren (hiri-lurren balio gehitzearen gaineko zerga) aldaketaren hasierako onarpena.

Udalbatzak, 2021eko azaroaren 24ean egindako bilkuran, gehiengoaren aldeko botoz, 2022 urterako Udal Zerga Ordenantzaren 6. atala aldatzea onartu zuen hasieraz. Aipatu atalak hiri-lurren balio gehitzearen gaineko zerga arautzen du.

Hartutako erabakia eta horretarako bideratu den espedientea jendaurrean jartzen dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Jarraitu irakurtzen

Lursail baten jabari publikoaren izaera kendu eta ondare ondasun bezala sailkatzea. / Modificación del carácter de dominio público de una porción de terreno y clasificación como bien patrimonial.

Iragarkia

 

 

Udal honek 2021eko irailaren 29an eginiko Osoko Bilkuran, Aialde kaleko 5, 7, 9 orubeetan 15 etxebizitza, lokalak eta garajeak eraikitzeko proiektuaren barne dagoen 8748 erregistro zenbakiko finkatik 36,27 m2ko zatia segregatzea eta lur soberakina aitortzea erabaki zuen. Era berean, aipatu lur soberakin honi jabari publikoaren izaera kentzea eta ondare ondasun bezala sailkatzea erabaki zuen, horretarako prozedura hasiz.

Toki erakundeen ondasunen erregelamendua onartzen duen ekainaren 13ko1372/1986 Errege Dekretuak xedatutakoarekin batera eta aurreko erabakiaren baitan, espedientea jendaurrean jarriko da hilabete bateko epean, hain zuzen ere iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita. Epe horretan interesatu guztiek Udal bulegoetan espedientea aztertu ahal izango dute eta erreklamazioak aurkeztu, legez araututako lekuetan eta moduetan.

Jarraitu irakurtzen

LANBARREN POLIGONOKO LAN-1B EREMUAREN KONTZERTAZIO BIDEZKO BIRPARTZELATZE PROIEKTUAREN BEHIN-BETIKO ONARPENA. / APROBACIÓN DEFINITIVA DEL PROYECTO DE REPARCELACIÓN POR CONCERTACIÓN DEL ÁREA LAN-1B DEL POLÍGONO DE LANBARREN.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 27an, ondorengo erabakiak hartu ditu:

LEHENA.- LANBARRENGO LAN-1B EREMUKO KONTZERTAZIO BATZARRAK aurkeztutako, LAN-1B eremuko kontzertazio bidezko birpartzelazio proiektuari, Mikel Gorostiaga Lopez abokatuak idatzitakoa, behin betiko onarpena ematea erabaki da.

BIGARRENA.- Erabaki honi dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta web orrian argitaratzea ere erabaki da.

HIRUGARRENA.- Erabaki hau bide administratiboan irmoa denean, Jabetza Erregistroan inskribatzeari ekitea.

 

Eta horren berri ematen dizuegu dagozkion ondorioetarako. Bestetik, administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA aurkez dezakezu Administrazioarekiko Auzitarako Donostiako Epaitegian BI HILABETEKO epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera. Eta Administrazio Publikoen Prozedura Arrunta arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114. artikuluarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari HILABETEKO epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

Jarraitu irakurtzen