Oiartzungo Madalensoro pilotalekuaren azpiko aparkalekuan libre dauden garaje plazak errentamenduan esleitzeko lehiaketa

Oiartzungo Udalak 2024ko martxoaren 15eko 2024/402 zenbakiko Alkatearen ebazpenaren bidez Madalensoro pilotalekuaren azpiko aparkalekuko 28, 39, 46 eta 47 zenbakiko lau garaje plazak errentamenduan esleitzeko lehiaketarako espedientea onartzea erabaki du, prozedura irekia jarraituz. Halaber, espedienteari hasiera ematearekin batera, kontratua araupetzeko Baldintza Ekonomiko-Administratibo Zehatzen Agiria onartzea ere erabaki du.

Honakoak dira ezaugarri nagusiak: 

  • Kontratuaren xedea: Oiartzungo Madalensoro pilotalekuaren azpiko aparkalekuan libre dauden garaje plazak errentamenduan esleitzea
  • Unitate sustatzailea: Obrak eta zerbitzuak
  • Kontratu mota: Pribatua
  • Balio zenbatetsia: 11.702,08 euro
  • Prezioa: Une bakoitzean indarrean dagoen Oiartzungo Udalaren zerga ordenantzan ezarritako tarifaren araberakoa. 2024ean, hilabeteko 50,44 eurokoa plaza bakoitzeko
  • Epea: 2028ko abenduaren 31ra arte
  • Behin betiko bermea: hiru hilabeteko prezioaren baliokidea
  • Eskaerak aurkezteko epea eta modua: 2024ko apirilaren 11tik 25a arte izango da, biak barne, aurrez aurre Oiartzungo Udalaren sarrera erregistroan, edo bitarteko elektronikoz, Oiartzungo Udaleko egoitza elektronikoaren bidez. Eskaera horiek onartutako Baldintza Ekonomiko-Administratibo Zehatzen Agirian jasotako baldintzak bete beharko dituzte, bai aurkeztu beharreko agiriei bai aurkezteko moduari dagokionez.

Jarraitu irakurtzen

Udaletarako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Batzar nagusietarako hauteskundeak

Hautesle-erroldaren eta hauteskunde-mahaien kokapenaren kontsulta:

 

 

Jarraitu irakurtzen

UR-APROBETXAMENDURAKO ESKUBIDEA AMAIATZEA

Titularra: Oiartzungo Udala

Ibaia: Iruiturrieta Iturria

Jarraitu irakurtzen

UR-APROBETXAMENDURAKO ESKUBIDEA AMAIATZEA

Titularrak: Luciano Echeveste Arbide / Manuel Ignacio Arbide Arrieta

Ibaia/Erreka: Aldako-Erreka edo Txara
 

Jarraitu irakurtzen