Gizabanakoaren edo familiaren arazo eta gatazkak bere konplexutasunik handienean  aurkezten dira eta hauei aurre egiteko baliabideak  eta laguntza bideratzen dira programa honen bidez.

Programaren helburuak hauek dira:

  • Krisi egoeratan familia edota gizabanakoaren desegituraketa maneiatu eta neurriak hartu. Familiak lagundu euren harremanak hobetu eta kide bakoitzaren autonomia lortzeko beharrezko diren baliabide eta gaitasuna har dezaten. 
  • Familia eta gizabanakoei arreta orokorra eta laguntza eta esku-hartze tratamendua eskaintzea.
  • Familia gunerik ez duten pertsonei elkarbizitzarako egokiak diren aukerak ematea.

Programaren baliabide nagusiak:

  • Etxez- etxeko laguntza zerbitzua
  • Adinekoentzako ekipamenduetako plaza eskaera. Egoitzak
  • Adinekoentzako ekipamenduetako plaza eskaera. Eguneko zentroa
  • Ezgaitasuna dutenentzat baliabideetan lekua eskatzea. Eguneko zentroa
  • Ezgaitasuna dutenentzat baliabideetan lekua eskatzea. Egoitza
  • Buruko gaixotasuna dutenentzat baliabideen lekua eskatzea. Egoitza
  • Buruko gaixotasuna dutenentzat baliabideen lekua eskatzea. Eguneko zentroa
  • Sendian
  • Familia  esku hartze programa
  • Aldi baterako egonaldiak
  • Harrera familia
  • Larrialdietarako bizilekuak
  • Ezgaitasuna dutenentzako bere kabuz bizitzeko laguntzak.