Ziurtasun ezaren sentsazioa sortu dezaketen guneak dira

Oiartzungo Udalak, eskualdeko herriekin elkarlanean, puntu ilunen azterketa egin du 2016 hasieran. Puntu ilunak, emakumeen ikuspuntutik abiatuz, gure herrietan, kaleetan arriskutsuak izan daitezkeen, ziurtasun ezaren sentsazioa edo deserosotasuna sortu dezaketen guneak dira.

Azterketa honen helburu nagusia, Oarsoaldeako emakumeentzat esparru publikoarekiko bizipen positiboa sustatzea izan da, arrisku sentsazioa edo seguratsun eza sortzen duten gune kritikoak eliminatuz.

Prozesu partehartzailea eskualdeko herrietan sortutako lan-taldeen bidez egituratu da. Lezon eta Oiartzunen, biztanle gutxien duten herrietan, lan-talde bat sortu da herri bakoitzeko.

Prozesu horren emaitza, Oiartzungo 17 puntu ilunen identifikazioa izan da. Dena den, auzoetatik jaso den ekarpen kopuru txikia ikusirik, Oiartzungo Udalak ekarpen gehiago egitera gonbidatu nahi ditu herritarrak, feminismozinegotzia@oiartzun.org helbidera informazioa bidaliz.

Jarraian, egindako azterketa irakur dezakezu.

 

Puntu Ilunen Azterketa

Puntu Ilunen mapa

Fitxategiak

Puntu Ilunen azterketari buruzko elkarrizketa Oiartzun Irratian