Oiartzungo Udaleko Euskara Sailak dirulaguntza ugari ematen dizkie norbanako eta eragileei.

Dirulaguntza lerro ezberdinak egoten dira martxan urtero, besteak beste:

  • Euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzak.
  • Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntzak oiartzungo ikasle eta langabetuentzat.
  • Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak.
  • Udalerriaz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzako dirulaguntzak.

Urteroko deialdia Oiartzungo Udaleko iragarki taulan argitaratzen da.

Horrez gain, dirulaguntzen plan estrategikoan sail honetako beste dirulaguntza guztiak zein diren.