2019an Oiartzunen ez ohiko edo aurreikusi gabeko kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak

Epea: Maiatzaren 14tik irailak 30a bitarte

HELBURUA

Oiartzunen aurreikusi gabeko kultur ekitaldiak antolatzen dituzten herri eragileei, norgehiagoka prozeduraren bidez, diru laguntzak banatzeko Oiartzungo Udalaren diru laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Eskaerak, dirulaguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita eta irailak 30a bitarteko epean aurkeztu beharko dira.

DIRU LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Diru laguntza hauek ordaintzeko, guztira, 7300 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2019 urteko aurrekontuko 1 0801.481.334.00.16.2019 zenbakidun partidaren  kontura.

Diru laguntza hauekin ekitzaren aurrekontuaren %100 lagundu ahal izango da, baina zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste diru laguntza, bestelako laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Oinarriak

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orokorra. (PDF)
  2. Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
  3. Erakunde eskatzailearen IFZaren fotokopia, hala badagokio.
  4. Eskaera egiten duen elkarte, erakundeak edo interesatuak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzen duen banketxearen edo aurrezki kutxaren ziurtagiria.
  5. Diruz lagundu izan nahi duen proiektuaren, jardueraren edo programaren txosten originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua.
  6. Programaren gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua.
  7. Zinpeko aitorpena (PDFDOC)

KONTAKTUA

Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).

kultura@oiartzun.eus

943 49 10 34


OBJETIVO

Subvencionar la organización de eventos culturales extraordinarios o no previstos en Oiartzun, en 2019.

PLAZO, MODO Y LUGAR DE PRESENTACIÓN DE SOLICITUDES

El plazo para presentar solicitudes irá desde la fecha siguiente a la de publicación de la presente convocatoria en el Boletín Oficial de Gipuzkoa hasta el 30 de septiembre.

CUANTÍA DE LAS SUBVENCIONES

La asignación total para el pago de las subvenciones es de 7.300 euros, a cargo de la partida número 1 0801.481.334.00.16.2019 del presupuesto para el ejercicio 2019 del Ayuntamiento de Oiartzun.

Con estas ayudas se podrá subvencionar el 100% de la actividad, pero la cuantía de la ayuda no podrá superar en ningún caso el coste total de la actividad, ni únicamente con esta ayuda ni con otras ayudas o ingresos.

NORMATIVA DE LA CONVOCATORIA

Normativa

DOCUMENTACIÓN A PRESENTAR

  1. Formulario de petición general. (PDF)
  2. Fotocopia del DNI de la persona responsable o representante de la entidad solicitante. 
  3. Fotocopia, en su caso, del NIF de la entidad solicitante
  4. Acreditación de la titularidad de la cuenta corriente.
  5. Original del proyecto, actividad o programa que se pretende sea subvencionado, aprobado por el órgano competente de la entidad solicitante.
  6. Presupuesto de gastos (conceptos e importes) y de ingresos (procedencia e importe) del programa.
  7. Declaración jurada  (PDFDOC)

CONTACTO

Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).

kultura@oiartzun.eus

943 49 10 34