Elorsoro kiroldegiko laguntzak 2017

Elorsoro kiroldegian laguntzak eskatzeko epea urriaren 3tik azaroaren 11ra egongo da irekita. Kiroldegiko bonoak ordaintzeko laguntza da Udalak ematen duena, elbarrituei edota muga ekonomiko batzuk gainditzen ez dituzten herritarrei.

Kiroldegiko sarreran eskuratuko dute interesatuek beharrezko informazio guztia. Eskaerak ere bertan aurkeztu behar dira, formalki.