Euskara Ikasleentzat Diru-Laguntzak 2015-2016

Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko ematen dituen diru-lagutzen oinarriak 2015-2016 ikasturterako.

Diru-laguntzen zenbatekoa

Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntza OROKORRAK ematen dizkie euskara ikasten ari diren oiartzuar guztiei. Baldintza orokorrak betetzen dituzten ikasleei matrikularen %50 itzuliko zaie.  

Gainera, Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntza GEHIGARRIAK ematen dizkie egoera jakin batzuetan dauden herritarrei. Oinarri hauetan jasotzen diren baldintza zehatzak betetzen dituztela ziurtatzen dituzten ikasleei guztira matrikularen %70 itzuliko zaie. Adibidez, langabetuen eta pentsiodunen kasuan, ondorengo taularen arabera jasoko da laguntza:

  • Langabezian 2<4 hilabete: %55 Langabezian
  • 4<6 hilabete: %60 Langabezian
  • 6< hilabete: %70  

Besteak beste, Oiartzungo elkarte, dendari eta zerbitzu-enpresetako langileentzat ere badaude diru-laguntzak. Irakurri baldintzak eta eskaera egiteko prozedura.

Eskaera egiteko inprimakia udaleko sarrera erregistroan aurkeztu behar da.

Eskaerak egiteko epeak

Neguko ikastaroak: 2016ko ekainaren 20tik uztailaren 1era

Uda ikastaroak: 2016ko urriaren 3tik 14ra

Eskaerak aurkezteko ordutegia: 8:00-14:30

Eskaerak aurkezteko lekua: Oiartzungo udaleko ERREGISTROA