Zer da Irakurketa Taldea?

Liburu bat irakurri eta hilean behin, hura komentatzeko elkartzen den irakurzale taldeak osatzen du Irakurketa Taldea.

Euskara da irakurtzen diren liburuetako eta saio presentzialetako hizkuntza.

Nola funtzionatzen du?

Irakurketa Taldeak hilero liburu bat irakurtzen du. Ondoren, elkartu eta irakurketari buruzko iritziak trukatzen dituzte. Goiatz Labandibarrek gidatzen ditu saioak.

Liburuak Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Sareak liburutegin artean liburuak trukatzeko sortu duen saretik eskuratzen dira, Irakurketa Taldeko kideen artean banatzeko.

Nola parte hartu daiteke taldean?

Manuel Lekuona bibliotekako harreran Irakurketa Taldean parte hartu nahi duzula esatea nahikoa da.

2018/2019 IKASTURTEKO EGUTEGIA

Urriak 16: Guaraguo eta beste istorio batzuk (Joaquín Gallegos Lara)

Azaroak 20: Egunsentiaren esku izoztuak (Xabier Lete)

Abenduak 18: Azken patriarka (Najat El Hachmi)

Urtarrilak 15: Harrian mezua (Alberto Ladron Arana)

Otsailak 19: Asylum (Javier de Isusi)

Martxoak 12: Laura esaten zioten  (Leire Ibarguren)

Apirilak 9: Zorion handiegia (Eider Rodriguez)

Maiatzak 21: Lorea Gernika, andrazko bat (Koldo Izagirre)

Ekainak 25: Fotogramak (Goiatz Labandibar)

 

Saioak 20:00etan izango dira, Manuel Lekuona bibliotekan.

 

Gehigarriak